1. |
Ezer
01:56
|
|||
2. |
lö
03:42
|
|||
Suziririk ez daukat zuretzat
Sedukzioan eroritako poeta baten kronikak
Hemen dakarkizut prostituzio buruzale hau
nolabaiteko erakusleiho dosi baten bila
Aspaldi utzi nion bizitzaren zentzua bilatzeari
Eta aspaldi entzun zenuen: dena esanda dago
Denbora gehiegi galdu dugu hor nonbait
Eta orain nostalgiak pozoindu digu gure azken kanta
Ba al dut lekurik mundu honetan garrasi egiteko?
Ba al dago inor mundu honetan nire oihua entzuteko
Koldar esnatu da atzo lotsati zena
Eta leiho atzetik begiratzea ahaztu zait
Tentazioak eraman nazala
Zoriontasunera bederen:
Zer daukagu gaur nobedadeen zerrendan?
Slogan erromantiko bat eta
"Menos jarkore y más folklore"
Ez da ondo aterako, ikusi duzu: saririk ez da
baina zerbait geratuko da
|
||||
3. |
||||
Eztula eraginez, bere oihartzunei
Duintasunez jokatzea ote da
ea gogorrago nork ekin?
Ardi itsuak, dogma berriak
Aro ilunetara ohitzea al da kontua?
Postmodernismoa intelektualizatzeko saiakera beraien eztula
Gurea lege zaharrari eustea
Egokrazian bizi (norberak bere alde)
Ardi itsuak, dogma berriak
Aro ilunetara ohitzea al da kontua?
Dena eskura eman digute eta bihurtu gaituzte gure askatasunaren hiltzaile
|
||||
4. |
Atseden eske
02:32
|
|||
Aldentzen hasi dira
Gertu nahi nituzkenak.
Irekitzeko saiakerak gogor kolpatu nau
Ta orain errari dabil nire arima,
bihotz bakartietan zehar
Atseden eske
Kontraesanez josi,
Ta begiradak jaurti
Zalantza ez al da pentsatzeko beharrezko tresna?
Nik hau ez dut merezi,
Egia lehenetsi
Besterik ez nuen nahi baina orain ezin
Soilik hainka berriz sartzean
Sentitzen dut dudala bizia
Baina hala ere
Zalantza daukat ea interesei esker mugitzen naizen
Ta orain errari
dabil nire arima, babes eske
Ta orain errari
dabil nire arima, atseden eske
Baina zertako asmatu, denok baitakigu
zeinen erreza den, fokoa aurrean izan arte
|
||||
5. |
(pause)
01:03
|
|
||
6. |
Zerbait
04:15
|
|||
Odolez margotuko ditut nire ezpainak
Bakardadearen zulotik datorren misantropoak
Zureak senti ditzan
Elegantziak lekurik ez du
Ene bihotz neurekoi hontan,
Atzo arnastutako kea ere eskeini nizun
Haizerik basatiena espero zenuenean.
Ezer nuen sentitzeko
Milaka arrazoi ditut gizaki hobea izateko,
baina errua lotsari botatzea erabaki nuen,
nire baitan dauden desirak zapuztuz,
nire amets eroak lokartuz.
Irabazten utzi naiz, inertzien aurkako borroka honetan, eta barkaidazu.
Horregatik gaur, biluztu eta zurekin balizko askatasun hau bizi nahi dut.
Zerbait bizi, zerbait.
|
||||
7. |
P&C (Naruto)
01:13
|
|
||
8. |
Amnesia apur bat.
03:50
|
|||
Mugak, hesiak, itsasoak,
Odola isurtzean malkoak lehor
Guk eragindako malkoek
Elikatuko dituzte, arima hutsak urkatuko diren itsasoak
"Solo vienen a robarnos el dinero"
Ez zuen bera esango
Algecirasen hildako haurrak.
Guk eragindako malkoek
Elikatuko dituzte, arima hutsak urkatuko diren itsasoak
Malkoak itoko dira
Ezerezean geratuko da ihesa
Hilotzen testigu ilargia
Eta lotsarik gabe mundua
Gure bizien artean, haienak garestienak
Itsasoan hondoratzen dira lege eta eskubideak
|
||||
9. |
||||
Hilik dago, nire eskuek eskatzen duten ordainsaria, miserian ereindako hazia.
Hilik dago, zilar dizdirak eragiten didan
itsutasuna, etorkizunaren demagogia
Gure burua saltzen ikasi dugu
Arduren eta izan beharren pisua somatu dut
Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan
Erantzi dira zuhaitzak, basorik ilunenetan
Eta biluztu nire beharrak
Emankortasuna urri den aro honetan erantzi beharko gara erantzi
Akorde tartean akatsak ezkutatzeari utzi eta biharko dilemez ahaztu beharko gara ahaztu
Gure bizitzaren gidoian zoriontasunari tarte bat uzteko behintzat
Arduren eta izan beharren pisua somatu dut
Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan
|
DENA Ondarroa, Spain
Garrasiak, kostaldeko enkatua eta hori dena
Streaming and Download help
DENA recommends:
If you like DENA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp