We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ezer Sentitzeko

by DENA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Ezer Sentitzeko
    Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Ezer Sentitzeko via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

    Sold Out

1.
Ezer 01:56
2.
03:42
Suziririk ez daukat zuretzat Sedukzioan eroritako poeta baten kronikak Hemen dakarkizut prostituzio buruzale hau nolabaiteko erakusleiho dosi baten bila Aspaldi utzi nion bizitzaren zentzua bilatzeari Eta aspaldi entzun zenuen: dena esanda dago Denbora gehiegi galdu dugu hor nonbait Eta orain nostalgiak pozoindu digu gure azken kanta Ba al dut lekurik mundu honetan garrasi egiteko? Ba al dago inor mundu honetan nire oihua entzuteko Koldar esnatu da atzo lotsati zena Eta leiho atzetik begiratzea ahaztu zait Tentazioak eraman nazala Zoriontasunera bederen: Zer daukagu gaur nobedadeen zerrendan? Slogan erromantiko bat eta "Menos jarkore y más folklore" Ez da ondo aterako, ikusi duzu: saririk ez da baina zerbait geratuko da
3.
Eztula eraginez, bere oihartzunei Duintasunez jokatzea ote da ea gogorrago nork ekin? Ardi itsuak, dogma berriak Aro ilunetara ohitzea al da kontua? Postmodernismoa intelektualizatzeko saiakera beraien eztula Gurea lege zaharrari eustea Egokrazian bizi (norberak bere alde) Ardi itsuak, dogma berriak Aro ilunetara ohitzea al da kontua? Dena eskura eman digute eta bihurtu gaituzte gure askatasunaren hiltzaile
4.
Atseden eske 02:32
Aldentzen hasi dira Gertu nahi nituzkenak. Irekitzeko saiakerak gogor kolpatu nau Ta orain errari dabil nire arima, bihotz bakartietan zehar Atseden eske Kontraesanez josi, Ta begiradak jaurti Zalantza ez al da pentsatzeko beharrezko tresna? Nik hau ez dut merezi, Egia lehenetsi Besterik ez nuen nahi baina orain ezin Soilik hainka berriz sartzean Sentitzen dut dudala bizia Baina hala ere Zalantza daukat ea interesei esker mugitzen naizen Ta orain errari dabil nire arima, babes eske Ta orain errari dabil nire arima, atseden eske Baina zertako asmatu, denok baitakigu zeinen erreza den, fokoa aurrean izan arte
5.
(pause) 01:03
6.
Zerbait 04:15
Odolez margotuko ditut nire ezpainak Bakardadearen zulotik datorren misantropoak Zureak senti ditzan Elegantziak lekurik ez du Ene bihotz neurekoi hontan, Atzo arnastutako kea ere eskeini nizun Haizerik basatiena espero zenuenean. Ezer nuen sentitzeko Milaka arrazoi ditut gizaki hobea izateko, baina errua lotsari botatzea erabaki nuen, nire baitan dauden desirak zapuztuz, nire amets eroak lokartuz. Irabazten utzi naiz, inertzien aurkako borroka honetan, eta barkaidazu. Horregatik gaur, biluztu eta zurekin balizko askatasun hau bizi nahi dut. Zerbait bizi, zerbait.
7.
P&C (Naruto) 01:13
8.
Mugak, hesiak, itsasoak, Odola isurtzean malkoak lehor Guk eragindako malkoek Elikatuko dituzte, arima hutsak urkatuko diren itsasoak "Solo vienen a robarnos el dinero" Ez zuen bera esango Algecirasen hildako haurrak. Guk eragindako malkoek Elikatuko dituzte, arima hutsak urkatuko diren itsasoak Malkoak itoko dira Ezerezean geratuko da ihesa Hilotzen testigu ilargia Eta lotsarik gabe mundua Gure bizien artean, haienak garestienak Itsasoan hondoratzen dira lege eta eskubideak
9.
Hilik dago, nire eskuek eskatzen duten ordainsaria, miserian ereindako hazia. Hilik dago, zilar dizdirak eragiten didan itsutasuna, etorkizunaren demagogia Gure burua saltzen ikasi dugu Arduren eta izan beharren pisua somatu dut Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan Erantzi dira zuhaitzak, basorik ilunenetan Eta biluztu nire beharrak Emankortasuna urri den aro honetan erantzi beharko gara erantzi Akorde tartean akatsak ezkutatzeari utzi eta biharko dilemez ahaztu beharko gara ahaztu Gure bizitzaren gidoian zoriontasunari tarte bat uzteko behintzat Arduren eta izan beharren pisua somatu dut Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan

about

Oilotokixan sortuak, 2020ko udan AME estudioan grabatuak, Axular Arizmendiren eskutik.

DENA izan gara:
-Xabat Ituarte
-Unai Aretxabaleta
-Beñat Eizagirre

credits

released October 16, 2020

license

tags

about

DENA Ondarroa, Spain

Garrasiak, kostaldeko enkatua eta hori dena

contact / help

Contact DENA

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like DENA, you may also like: