We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zure mugadun hutsune

by DENA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    180GR Black Vinyl
    Bonb 106 - LP/CD
    Bonberenea Ekintzak 2022

    Includes unlimited streaming of Zure mugadun hutsune via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days
    Purchasable with gift card

      €18 EUR or more 

     

  • Book/Magazine

    Lyrics, Traductions & Photography Fanzine
    ships out within 5 days
    edition of 100 
    Purchasable with gift card

      €5 EUR or more 

     

  • (Parentesiak) Kamiseta
    T-Shirt/Shirt

    Sold Out

1.
Hautuez hitz egin zenidan Ihesaldi hutsal Eta mila bakardadez Baina ez naiz oraindik aldatu Berriz galtzeko adikzioa ote Galera zer den? Irabaztea zer? Etorkizuneko aurpegi eta izateen arteko arrakalak neurtzen. Eta hautuez hitz egin zenidan Beldurrak eta usteak balantzan jartzeko Baina ardurak arrotz zaizkit amildegian Oreka bilatu, zalantzak aurkitu. Eztarri herdoildu hontatik barrena Nekearen luxua dastatu nuen Bakea ere astuna da batzuetan Izotza, euria ta kea begietan. Haserrearen zain, erreferente eta itzalen zain. Ez naiz oraindik aldatu, gelditzearen gatazka ezin gainditu Baina beldur naiz galdetzean: ez ote zaren mugadun hutsune Gal(d)erari beldur nintzen
2.
Gil Drama 02:38
Gehiegi ez pentsa Ta bota ezazu dena Euriak jada aspertu zaitu Itsaso honetan hondoratzen zoaz Eta amurik ez duzu oraindik aurkitu Gerra egin zazu ihes egin zazu Eta ez zaitez arduratu Dena ondo aterako zaizu Ez baituzu ezer uzten Inozentzia galdu duzu Eta euriak aspertu zaitu Nondik datorren ahaztu duenak bezala Ipar bat behar duzu Arazoek bere horretan diraute Zuk ordea, beste pare bat urte gehiago Galerak, galderak gehiegi izan dira Eta errudunak soilik aurkitu dituzu
3.
Bide Batez 02:47
Orbainak ordain, Jarraitzea helburu bada. Irauteko barkamenik ez Soilik izan, eta besterik ez. Erantzi den lehen jaki Baten azala izaki Lurrin merkez ezkutatu Hauskor denaren gabezi guztiak Garbitasunaren faltan Hegiaren gardentasuna Ebaki eta erabaki, oinarrien dantzan Eta nire larrua guduzelai Ez dut oraindik ikusten etorkizuna <<Goiz iritsi al naiz?>> Lekurik ez dut aurkitzen ikuskizunean <<Berandutu zait>> Irauteko barkamenik ez soilik izan ta besterik ez Ez dut oraindik ikusten etorkizuna Baina bitartean ba al dakit bizitzen?
4.
nada 01:44
5.
Malva Rosa 04:03
Parentesiak eraikiz Arrisku oro euskarri Bularrean Segurtasun uhalik ez Berriz interesek mugitu naute. Akatsak jada ez ditut zenbatzen Erdibituz mingaina Aldaketa hutsen artean Eroso naiz, eztarria buztirik dagon bitartean Berriz interesek mugitu naute. Akatsak jada ez ditut zenbatzen Zertarako ausartu Azala alda badezaket?
6.
Vivac bat 04:02
Uxatu genituen uhalak Igurtziz gure azalak Usterik gabe, soilik zurekin nintzen ume baten itzala Obsesio ala bizio Deitu nahi duzuna Mina ezkutatzen didan zoriontasun apurra Ez naiz irauteko etorri hazteko baizik Loreen faltan haragia eta burua hutsik Beste behin aitortzen Berandu ibiltzen Zure falta somatzen Neure burua itotzen Gaizki sentitzen, ibiltzen Ez naiz gelditzen Mugak bilatzen Zurekin dena hasten Beste behin -Loa galarazi didazu Ez dudalako nahi bakarrik esnatu Eskatu ezazu Niregandik zer nahi duzun Fatxadak eraikitzen hemen onena daukazu Bilatuko naiz Aurkituko naiz Eraikiko naiz Ez bada beste aukerarik aldenduko naiz -Gertu, erdu Etorkizunak berdin du Amestea kendu bitartean ez arduratu Ez arduratu Ez da oraindik gaua bukatu Ez arduratu Ez daukagu zertan oraindik esnatu Beste behin aitortzen Berandu ibiltzen Zure falta somatzen Neure burua itotzen Gaizki sentitzen, ibiltzen Ez naiz gelditzen Mugak bilatzen Zurekin dena ahazten Beste behin
7.
Garbitu ispilua Eta esan ozen nondik gatozen Profetak hil dira eta orain egunak ke besterik ez Ni baño zerbait gehio izan nahi nuke Gauzek aldatzeko asmorik ezbaitute Ta noiz galdu genun kontrola? Inoiz izan al genun kontrola? Nahasi ditut edertasun faltsua eta esperantza Ipar mozorroz jantzitako noraeza Zer ostia? Aitortu dezagun: Larrialdi irteerek ez gaituzte salbatuko Ta noiz galdu genun kontrola? Inoiz izan al genun kontrola? Zer egin behar dugu? Nola gelditu? Negar egiteari utzi ala sufritu? Maitatzeari utzi ala sufritu? Oroitzeari utzi ala sufritu?
8.
Nanga Parbat 03:01
Etengabe distantziak bereizten Memoriaren pisua igoera galarazten Etengabe elkar neurtzen Memoriaren pisua igoera galarazten Burua beti gailur bila Baina errealitateak grabitatea tramite Memoria bidesari ankerrena Gerrak bakezalez beteta Gauza asko ezin dira ondo kontatu Aspaldi gabiltz lurra jaten Gailurrak igotzeko tutorialak ikusten Azkarregi goaz eta eztakigu gelditzen Mingain ta sudurrak komun guztiak garbitzen Eta nola ditugu oraindik asmoak irudikatzen Egurra jasotzen aspaldi ohitu baginen? Behar dut arrazoiren bat gailurrak hegan gainditzeko Lau paret hauek mila bilakatzen hasteko Atzerantz beharrean aurrerantz ikusteko Elkar suntsitu beharrean geroa eraikiz handitzeko Gauzak ezabatzea interesatzen ez zaidan arren Oroimenari herra dario Geroa ez da existitzen Baina aldatu gaitezkela ez du inork ukatzen
9.
Eta orain zer? Atzera bueltatu nahi zenuke Iraganeko aurpegi eta izateen arteko arrakalak neurtzen. Eta orain zer? Ez zenuke hemen egon nahi Bihotza igartzen hasi baitzara Eta orain zer? Gal(d)erari beldur zinen Eta orain ez, euririk ez, atzera bueltatzerik ez Bide batez, izan eta besterik ez Eta orain ez, azalik ez, bakarrik egiterik ez Bide batez, ni bat eraikitzen Ze ustez zinena eta izango zinena eraitsi dituzte

about

Une baten definizioa da mugadun hutsune eta dena eta ezerezaren arteko muga hori erabiltzea erabaki genuen gure errealitateari kantatzeko, galderei, galerei, hutsuneei eta betetzen gaituen guzti horri kantatzeko.

credits

released May 12, 2022

2021ko neguan Bonberenean Karlos Osinaga (Txap)-en gidaritzapean grabatua eta nahastua. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du. Habi taldeko Yerayek gurekin kantatu du 'Atzera bueltarik ez' abestia

Bonb-106 LP/CD (2022 Bonberenea Ekintzak)

license

tags

about

DENA Ondarroa, Spain

Garrasiak, kostaldeko enkatua eta hori dena

contact / help

Contact DENA

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like DENA, you may also like: